Erosketa bonua ibilgailua partekatzeagatik
Oneka Sanchezek eta Junes Arinak irabazi dute Partecar ekimeneko saria, ibilgailua gehien partekatu dutenak izan dira.
Partekatutako autoaren erabilera sustatzeko kanpainaren irabazleak saritu ditu Beasaingo Udalak, Partecar ekimenaren barruan. Gidaria Oneka Sanchez izan da (306 km) eta bidaiaria Junes Arina (136 km). Biak ikasleak dira eta autoa partekatzen dute Oñatira unibertsitatera joateko. Herriko saltokietan erabiltzeko 100 euroko erosketa bonua jaso dute.