Gaixotasun baten ondorioz, gaur arratsaldean zendu da. Euskaltzalea, gai-jartzailea eta Euskal Telebistako aurkezlea izan zen
Legazpiko Udalak 2023-2027ko Kudeaketa planaren funtsezko hamar helburuak azaldu zituen atzo. Antolaketa, lurraldea eta herritarrak ardatz hartu ditu.
Atzo arratsaldean iritsi zen espedizioa Zerainera. Afaldu eta atseden hartzeko tartea hartu zuten 126 gazteek.
Larunbatean egingo dute ‘Kosta ala kosta, buelta a la kosta’ 125 kilometroko bizikleta irteera. Dagoeneko 30 pertsonek eman dute asteburuko ekimenean parte hartzeko izena.
Hemeretzi txirrindulari taldek parte hartuko dute uztailaren 25ean 101. Ordizia Klasikoan: World Teameko sei talde, ProTeam mailako zortzi eta kontinentaleko bost.
Itzuli dira AEBetara Ateak Ireki programan parte hartu duten 32 gazte euskal-amerikarrak. Ordizian agur bazkaria eta festa egin zuten larunbatean. Jarritako helburuak betetzat jo dituzte antolatzaileek: «Ikaragarri gustura gaude».
Euskararen erabilerari eutsiz, jatorri ugaritako familien arteko elkarbizitza zaintzeko prozesua egiten ari da Zaldibiako Lardizabal eskola, HUHEZIko eta UEMAko adituekin. Ikasturte honetan, urrats bat egin dute aurrera elkarrekin: ikasturte hasierako guraso bilerak eraldatu dituzte. HUHEZIko Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza komunitateetan jardunaldien bigarren ekitaldian eman dute esperientziaren berri.
’Gurea erabil dezakezu’ kanpaina abiatu du Altxa Burua taldeak. Beasaingo 68 establezimenduk bat egin dute pantailen gehiegizko erabileraren aurka.
Zaldibian jaio zen Saroi Jauregi Aiestaran, 1978an. Han jarri du hitzordua kazetariarekin. Plazari begira dago Jauregi, eta dio herria ez dela aldatu haurra zenetik hona. Jauregik uste du ohiturak gehiago aldatu direla. Kontatu du umea zenean kalean pasatzen zituela egunak, lagunekin, jolasean. «Lagunekin haurra nintzenetik egin dut euskaraz».
Oneka Sanchezek eta Junes Arinak irabazi dute Partecar ekimeneko saria, ibilgailua gehien partekatu dutenak izan dira.