Ikasgelako txartelak itzuli behar dira
Txartela oraindik itzuli ez dutenek uztailaren 19a baino lehen entregatu beharko dute Kultur Etxeko harreran 08:30-14:00 bitartean.
Joan den ostiralean, uztailaren 12an, amaitu zen ikasturte honetan ikasgela erabiltzeko aukera. Irailaren 4an ireki zen eta apirilera bitartean 47 txartela banatu ziren. Irailaren bukaeran mahaiak aldatu ziren eta 7 mahai egonkorrak eta zabalagoak jarri ziren. Horrela guztira 27 ikaspostu eskaini dira.
Datozen egunetan, erabiltzaileen iritzia jasoko dute eta balorazioa egin ondoren, hurrengo ikasturterako eskaintza prestatu eta txartelak berriro programatuko dituzte.