Kirol eta jai giroan gozatu dute 7. Elkartu Nahi Eguna
Elkartu Nahi txirrindulari elkarteak 7. Elkartu Nahi Eguna ospatu du asteburuan. Herriko bizikleta zaleak elkartu eta eguna kirol eta jai giroan pasatzeko aitzakia izan zuten larunbatean. Guztira, 25 bat pertsonek hartu zuten parte; lehenengo bizikleta martxan eta gero, Ostatuan egin zuten bazkarian. Guztira, 68 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulariek: Zegama-Ataun-Lizarrusti-Etxarri Aranatz (Nafarroa)-Altsasu (Nafarroa)-Zegama. Lizarrustin —irudian— hamaiketakoa egiteko geldialdia egin zuten.