Joxe Mari Gabiria Pikasarri hil da
Gaixotasun baten ondorioz, gaur arratsaldean zendu da. Euskaltzalea, gai-jartzailea eta Euskal Telebistako aurkezlea izan zen
Joxe Mari Gabiria Pikasarri zumarragarra hil da, 69 urterekin. Gaixotasun baten erruz zendu da. Gabiria, euskaltzalea, irakaslea zen ogibidez; Zumarragan, Legazpin eta Hernanin (Gipuzkoa) jardun zuen irakasle, baina, aldi berean, hainbat hedabiderekin kolaboratu zuen. Hala, Euskal Telebistako kazetari izatera iritsi zen. Albistegietan lan egiteaz gain, besteak beste, Bertatik Bertara eta Hitzetik Hortzera saioetan egin zuen lan. Gai-jartzaile ere izan zen.