Saguzarrentzako gordelekuak jarri dituzte Barrendiolan
Atzo, uztailak 15, Barrendiolako urtegian elkartu ziren LH3 eta LH4ko Uztalaiko ikasleak, Naturzaindiako naturzaleekin batera saguzarrentzako gordelekuak jartzera. Europak babestutako animaliak ur inguruetan ibiltzen dira baina gaur egungo zuhaiztiak, landaketen ondorioz, ez dira nahikoa zahartzera iristen eta gordeleku naturalak faltan dituzte. Hori dela eta gordelekuak jarri dituzte, Naturzaindiakoen azalpenak jasoaz. Irailean “saguzarraren gaua” antolatuko dute animaliari buruz gehiago ikasteko.