San Joan jaien balorazioa egiteko bilera, bihar

Segurako Udalak San Joan jaien inguruko balorazio bat egiteko bilera deitu du bihar arratsalderako. Hitzordua Danon Gelan da, 18:30ean. Sanjoanak ekainaren 21ean hasi ziren eta bost egunez luzatu. Orain, aurtengo jaiek eman dutenaren gainean hausnartzeko gonbita luzatu die udalak segurarrei, biharko.