Unibertsitaterako autobusari buruz bilera bihar Biziolan

Goierri-Donostia Unibertsitarien Garraio Elkarteak aurkezpen bilera egingo du, bihar asteazkena, 19:00etan, Lazkaoko Biziola dendan. 2024-2025 ikasturtean Goierritik Donostiako unibertsitateetara autobusa antolatzen ari da guraso talde bat, seme-alabentzat, unibertsitaterako eguneroko joan-etorriak autobusez egiteko aukera izan dezaten. Ordutegiak eta izen-emate bideak emango dituzte.