Baretxu Mendi Martxa antolatu dute urriaren 19rako
Hiru mendizale Beasaingo Arantzamendi baserri parera iristen.Iñaki Gurrutxaga Baretxu Mendi Martxa antolatu du Arrano Kulturak, Beasaingo landa eremu eta mendialdeak ezagutzeko eta mendizaletasunaren oinarrizko balioak sustatzeko. 23 kilometroko ibilaldia izango da, urriaren 19an. Izen-ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean, hamar euroan.













