Urrezko Liga Guti-Erauskin bikotearentzat izan da. Zilarrezkoa Barandiaran-TeIleriarentzat. Eta brontzezkoa, Sanchez-Sotorentzat.
Mattin Iñiguez zegamarrak Pirinioetan inoiz egin den hegaldirik luzeena egin zuen maiatzaren 2an: Nafarroako Larraitza mendian aireratu eta Kataluniako Organya herrian lurreratu, 300 kilometro guztira. Ekaitzak saihesteko, «estu samar» ibili zen zenbaitetan.
Hainbat aran mota ezberdin jarri dira salgai gaurko ferian: zuria, horia, berdea... Kalabazin zuria ere jarri du salgai Zeraingo Mendarte baserriko Iñaki Intxaustik. Ekoizle batzuk oporrak hartu dituzte eta hutsune batzuk izan dira, baina eroslerik ez da falta izan
Haurrei begirako lanketa hasiko dute irailetik aurrera. Ipuin kontaketa eta jolas herrikoiak egingo dituzte, hilean behin. Liburu txoko bereizia sortuko dute Karreanen umeentzat, eta asteartean auzolanean muntatuko dute.
Familiei, taldeei eta norbanakoei eskainitako jarduerak dira. Iazko bisitari kopurua «mantentzea» da aurtengo helburua.
Lazkaoko Beneditarren Artxiboan «hurbileko memoriaren alde egindako lan nekaezin eta aitzindariagatik» omenduko dute udazkenean, Lazkaon bertan antolatutako ekitaldi batean.
Ostiraletik aurrera izango da egitarauaren mardulena. Jolasak, kultur saioak eta gastronomia ekintzak izango dira.
Paleta larruzkoa jokatu final erdia jokatuko da gaur, 18:30ean: Garikano-Polo vs Iraola-Elorza. Eta ostegunean: 19:00etan, larruzko paletakoa: Lertxundi-Samaniego vs Gonzalez-Capdeville, eta ondoren pala motzekoa: Ibarguren-Agirrezabal vs Estefano-Garrido.