‘Lau elementuak’ film emanaldia egingo dute bihar Ataunen
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/07/pette-etxebarria.jpg)
Lau elementuak izeneko sortako film laburrak ikusteko aukera izango da, bihar, Ataunen. Udalbiltzaren Geuretik sortuak sormen bekarekin ondutako proiektua da. Emanaldia Herri Antzokian da, bihar 19:30ean. Sarrera doan da. Pette Etxebarriak, Arrigurrik, Alba Lozanok eta Aitzol Saratxagak egindako lau film motzek osatzen dute bilduma.