Odriozola Espainiako txapeldun erlojuaren kontra

Naxara Odriozola Lekuona (Lemousin) txirrindulari beasaindarrak Espainiako kadete mailako txapelketa irabazi du, taldeka erlojupeko proban, Euskal Selekzioarekin. Elena Cuenca Anabitarterekin, Mirari Gotxi Olartekoetxearekin, Maialen Narbona Bilbaorekin batera lehiatu zen Ordiozola. 11,5 kilometroko zirkuitoa, 17:51 denboran osatu zuten. Avilesen (Asturias, Espainia) jokatu zen txapelketa, asteburuan.