San Inazio jaietako tiketak salgai jarri dituzte
Uztailaren 27an, 21:00etan herri afaria egingo da San Inazion, paella erraldoia egingo da. Aurten, bi paella desberdin izango dira aukeran: haragi paella eta barazki paella.
Afarian parte hartu nahi duenak, aurrez erosi beharko du txartela, Maiatza edo Karibe Zaharra tabernetan.