Uztailaren 18a oroimenaren eguna da Olaberrian
Emakumeek jasandako errepresioa gogoratu eta aitortu zuten iazko ekitaldian. Aimar Maiz Bihar, uztailaren 18a, 88 urte beteko dira 1936ko Gerra piztu zela. Olaberriko Udalak eta Olargi memoria historikoaren taldeak Oroimenaren Eguna antolatu dute. Gerran eta gerra ostean zapaldu eta baztertu zituzten olaberritar guztiak oroituko dituzte. Ekitaldia bihar 19:00etan hasiko da, udaletxe alboko Bujanda eta Lasa Plazan.












