Agorreko santikutzetako sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea ireki da
Abuztuaren 30a baino lehen eman behar da izena. Zer prestatuko den erabakitzeko bilera: Irailaren 3an, 18:00etan Kultur Etxean izango da.
Agorreko Santikutz jaiak irailaren 13,14 eta 15ean izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 14an, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 40. edizioa.
Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte har dezakete, eta izen ematea abuztuaren 30a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan.
Izen-emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko den. Irailaren 3an, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean egingo da bilera.