Txomenarena parkeak aurpegi berrituta beteko du mendeurrena
Datorren urtean beteko ditu 100 urte. Europako Next Generation diru funtsaren laguntza jasoko dute berritzeko lanek.
Txomenarena parkeak 100 urte beteko ditu 2025ean eta aurpegi-berritze baten beharrean dago. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean lortutako Next Generation europar laguntzei esker, hainbat lan egingo dira datozen hilabeteetan. Besteak beste, eskaileraren lehen zatia konpondu eta bioaniztasuna hobetzeko esku hartzea egingo dira.