Ugarkazabaletako presa eraitsi dute Idiazabalen
Erreka eta bertako habitata lehengoratzea da lanen helburua. Pasa den astean hasi zituzten eraisketa lanak.
Pasa den astean hasi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak Ugarkazabaletako presa botatzeko lanak. Urtsuaran errekan dago presa hau eta lan hauek errekak eta haien habitatak lehengoratzeko proiektuaren barruan kokatu dituzte. Lan hauen helburua, ekosistema urtarren egoera hobetzea da, horretarako, arrainen migrazio-mugimenduetarako oztopo diren elementuak kenduz.