Eire tabernako bezeroek Txema Iriberri omendu dute
Abuztuaren 4an taberna utziko du eta festa jendetsua egin dute agurtzeko.
Txema Iriberrik Eire taberna utzi behar du eta festa egin zuen atzo. Jende asko elkartu zen eta hainbat une hunkigarri bizi izan ziren. Bere alabak hainbat kanta abestu zituen eta Jorge Andueza, Joseba Salegi eta Jon Mendizabal bezeroek bertsoak abestu zizkioten. Iriberrik abuztuaren 4an utziko du taberna. Julen Izagirre zumarragarrak hartuko du erreleboa. Iraileko lehen astean irekiko du. Iriberriren emaztearen (Karmele Graña) laguntza izango du. Grañak sukaldean lan egiten jarraituko du.