Santa Ana jaietako haurren asteburuari danborradarekin eman diote agurra. Ordiziako Martxa jo dute bandak eta danborradako haurrek eta plaza txaloz bete dute, amaiera biribila emanez.
Aztiriko mendi lasterketaren XVIII.edizioa jokatu da gaurkoan Gabiriako Aztiria auzoan. Pello Olaberria izan da aurtengo azkarrena gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, Lara Estebanez.
Abuztuaren 4an taberna utziko du eta festa jendetsua egin dute agurtzeko.