Alex Aranburuk bere hirugarren Tourra bukatu du
71. izan da sailkapen nagusian. Bederatzigarren etapan gertu izan zuen garaipena baina ezin izan ditu besoak jaso.
Alex Aranburuk hirugarrenez bukatu du Frantziako Tourra, egutegiko probarik entzutetsuena. Sailkapen nagusian 71. postuan bukatu du, Tadej Pogacar irabazlearengandik ia lau ordura; dena den, ezkiotarraren helburua ez zen sailkapen nagusia, etapa garaipen bat lortzea baizik. Gertu izan zuen bederatzigarren etapan, laugarren bukatu baitzuen. Denera, lau bider bukatu du etaparen bat lehen hamarren artean.