Amiantoaren biktima bat gehiago aitortu dute
Ondainsari gehigarria eman beharko diote CAFeko langilea izan zen Angel G.P.-ren alargunari.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak alarguntasun eta heriotza pentsioa hobetu beharko dizkio amiantoaren eraginpean CAF enpresako fundizioan lan egin zuen langile ohi baten alargunari. Angel G. P., 2024 urteko otsailaren 26an hil zen, amiantoaren eraginpean urteetan egon ondoren, biriketako minbizia garatu ondoren, Asviamie elkarteak publiko egin duenez.
Amiantoren eraginpean lan egindakoen Osalanen zerrendan erregistratu zuen enpresak, baina Asviamiek salatu duenez, «minbizia diagnostikatu ondoren, Zumarragako ospitalean, ez zuten gaixotasunaren jatorria zehaztu, 1299/2007 Errege Dekretua ez zuten bete». Orain baina, arrazoia eman diote; onartu dute, lan eremuko gaixotasuna izan zuela, eta ordainsaria eman beharko diote alargunari.