Unai Zurutuza kirol zuzendariaren agurra
Hamar urteko ibilbidea egin du Zurutuzak Beasain KE-n. Klubak plaka bat oparitu dio egindako lana eskertzeko.
Beasain KE-ko kirol zuzendaria Unai Zurutuza billabonarrak agur esan du. Hamar urteko ibilbidea egin du Beasainen eta klubak modu berezian eskertu nahi izan dio. Denboraldi amaierako bazkarian, plaka bat oparitu zioten Beasain KE-ko komunitate osoaren partetik. Urte hauetan egindako lan guztia eskertu nahi izan diote.
Zurutuzak ere esker hitzak baino ez ditu izan Beasaingo futbol taldearentzat eta ondoan izan dituenentzat. Kepa Lasa presidenteari, “arlo profesionalean zein pertsonalean izandako babes ordainezinagatik”; infantil mailako bere taldeari, “zuen laguntzarik gabe, ni neu ez nintzateke naizena izango”; Tximistak taldeari, “zuen partetik jaso dudan babesa, maitasuna eta indarra sekulakoa izan da”; egunerokotasunean laguntza eskaini dioten guztiei; eta azkenik, “neska-lagunari, familiari, kuadrillari, pisukideei eta lagunei, beti hor egoteagatik”.
Hona hemen, sare sozialen bidez zabaldu duen gutuna: