Gaur esan diote agur haurrek Uztalai udaleku irekiei
Aurten, ekintza ugariez gozatzeko aukera izan dute Uztalai udaleku irekietan parte hartu duten 272 haurrek, eta gaur, agur esan diete udalekuei.
Guztira 272 haurrek hartu dute parte 23 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 26 pertsona kontratatu ditu udaleku irekiak gauzatzeko: 25 begirale eta zuzendaria. Orain balorazioa egiteko ordua iritsi da. Begiraleek eta haurrek beren balorazioa egin dute dagoeneko. Bestetik, familia guztiei ere galdetegi bat bidali zaie, jarduera balora dezaten. Ondoren, irailean, Udalak balorazio horiek ikusiko ditu eta jasotako ekarpenak aztertuko ditu, datorren urtera begira uztailean eskainitako aisialdi eskaintza hobetzeko. Udalak 40.000,00 € inguru erabili ditu aisialdi jarduera hau gauzatzeko.