Alazne Estensoro lazkaotarra Realaren lehen taldera igo da
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/07/alazne_estensoro_realeko_j.jpg)
Alazne Estensoro Mazizior futbolariak (Lazkao, 2006) Realaren lehen taldearekin jokatuko du 2024-2025 denboraldian. Atezaina da. Herenegun egin zuen lehen entrenamendua, Zubietan. Estensoro 2021eko udan iritsi zen Realaren hirugarren taldera, 15 urterekin, Goierri Gorrin hiru urtean ibili ondoren.