Ataundarrak eta idiazabaldarrak bihar Arantzamendira

Ataungo eta Idiazabalgo bizilagunek Arantzamendin topaketa-festa egingo dute, bihar. Bi herrien arteko harremana sendotzeko, Idiazabalgo eta Ataungo udalek antolatu dute juntadizoa. 11:00etan elkartuko dira bi aldeetatik igotakoak, Dantzalekun. Hamaiketakoa eta erromeria egingo dituzte ondoren.