Bittor Oroz ataundarrak sailburuorde kargua utzi du
Bittor Oroz, eskubian, iazko Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azokan.Ariane Vierbücher Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politiketako sailburuorde karguan herenegun izan zuen azken eguna Bittor Oroz politikari ataundarrak. Ez du jaurlaritza berrian jarraituko. Hamabi urtean izan du kargu hori, 2012ko abenduaren 18tik. Hazi fundazioan formakuntza teknikari jarraituko du.













