Josu Mendizabal zaldibiarra bigarren segan
Larunbatean, berriz, III. Emakumeen Sega Sail lehiaketa jokatuko da, Altzon. Zortzi segalaritatik bi zaldibiarrak dira: Maide Garmendia eta Susana Lopez.
Josu Mendizabal, ezkerretik bigarrena, joan den asteko saioan.Almitza Almitza sega elkarteak antolatutako Gazteen Binakako Sega Sail Lehiaketa igandean jokatu zen, Anoetan (Gipuzkoa). Hiru bikotek parte hartu zuten, tartean Josu Mendizabal zaldibiarra. Oier Mitxelena-Manex Olaizek irabazi du, 600 metroko saila 19:15 minutuan ebakita; bigarren Mendizabal-Iñigo Etxabe (21:25), eta hirugarren Amaiur Arrospide eta Gorka Bildarratz (24:25).
Larunbatean, berriz, III. Emakumeen Sega Sail lehiaketa jokatuko da, Altzon, Berakoetxeko belardian (17:00). Lau bikote ariko dira, tartean Maide Garmendia eta Susana Lopez zaldibiarrak.

Maide Garmendia.Almitza

Susana Lopez.Almitza













