San Ignazio auzoko jaiak: uztailak 26, 27, 28 eta 31
LEGA Gazte, TxoEsnak eta auzoko bizilagunek antolatu dituzte.
Ostiralean, hilaren 26an, ospakizunak 19:00etan hasiko dira plazan Txupinazoarekin. Oondoren, 19:30ean, patata-tortilla lehiaketa izango da. Gauerdian, bi tokitan izango dira kontzertuak: goiko txosnan Bide batez erromeria izango da, eta beheko txosnan The Keller’s, Akerren Seinale eta DJ Maikiño.
Larunbatean, 17:00etan, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte, eta 17:30ean XV. Eufemiano Iturri lasterketa izango da. 19:00etan, Elektrotxaranga batek girotuko du arratsaldea, eta ondoren, 21:00etan, paella-jana izango da. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira: erromeria goiko txoznan, eta Las Sexpearesen eta Salvate si puedes beheko txoznan.
Igandean, hilak 28, gaupaseroen argazki saioa izango da Saniko aldapan, 08:00etan, eta 18:00etan, herri kirolak egingo dituzte San Martin plazan.
Azkenik, hilaren 31n, asteazkena, 09:00etan, Goiz Deia Txistulari Taldeko Dianak emango dio hasiera egunari, eta 16:30ean mus txapelketa egingo dute Muruazpi elkartean.