Idiazabalen euskara ikastaroen diru laguntzak eska daitezke
Eskaerak irailaren 21era arte egin litezke, udaletxean.
Idiazabalgo Udalak euskara ikastaroetan aritu diren herritarrentzat diru laguntza deialdia zabaldu du. 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean HABEk onetsitako zentroetan egindako ikastaroen gastuak ordaintzeko da.
Eskaerak egiteko epea irailaren 21a arte egongo da zabalik. Ezinbestekoa da ikastaroa egin izanaren agiria aurkeztea, baita oinarrietan zehaztutako gainerako dokumentazioa ere.