Izarok Olaberrian abestuko du abuztuaren 30ean, areto berria inauguratzeko
Erabilera anitzeko areto berriaren inaugurazio ekitaldian izango da. Olaberrian erroldatutakoek gonbidapena abuztuaren 5etik aurrera jaso dezakete, udaletxean.
Izaro Andres kantari mallabiarrak Olaberrian kantaldia egingo du. Abuztuaren 30ean, ostiralarekin, 19:30ean hasita, erabilera anitzeko areto berria estreinatzeko antolatu du udalak kontzertua. Cero d’enero diskoaren biran dabil Izaro, eta Goierrira bisita egingo du. 2023an argitaratu zuen Izarok bosgarren disko hori.
Erabilera anitzeko areto berria Zezilionea ostatuaren atzealdean eraiki dute. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da, Izaroren kantaldia 19:30ean hasiko da, eta 20:30ean mokadu bat zerbitzatuko dute.
Gonbidapena behar da kontzertura joateko. Lehentasuna Olaberrian erroldatuta daudenek izango dute, eta udaletxean jaso beharko dute txartela, abuztuaren 5etik 26ra.