Legazpiko San Inazio auzoan bihar bukatuko dira festak

Ostiraletik igandera egitarau luzea eta mamitsuaz gozatu ondoren, Legazpiko San Inazio auzoko bizilagunek bihar, uztailak 31, izango dute jaietako azken eguna. Goiz Deia txistulari taldekoek diana joko dute kalean, 09:00etan hasita. Arratsaldean, 16:30ean, mus txapelketa jokatuko da, Muruazpi elkartean.

San Inazio auzoaren ikuspegia.