Abuztuan TAOrik ordaindu beharrik ez da izango Beasainen
Gaur, osteguna, ez dago jada aparkatzeagatik dirurik sartu beharrik.
Gaurtik irailaren 1era, bi egunok barne, Beasaingo kaleetan TAO ordainketa sistema aplikatuta dagoen kaleetan ez dute kobratuko, autoa aparkatzeagatik. Udal ordenantzan zehazten den bezala, abuztuan ez da ordaindu beharrik izango. Irailaren 2an, astelehenarekin, hasiko da berriro indarrean TAO sistema.