2024/8/1

Ataungo Barandiaran Museoarekin, igandean kobara eta abuztuko larunbat guztietan errotara

Lizarrustik oinez Lareora joan, eta hango leizezuloan esperientzia espeleologikoa egin ahalko da, familia, igande honetan. Taloak egiteko tailerrak ere eskainiko dituzte, zapaturo, San Gregorioko museoan.

Autoa erre zaie Zizur parean zihoazen lau zumarragarri

Ondo daude bidaiariak, baina ibilgailua erabat kiskali da.

CAFek urtearen lehen erdian iaz baino %52 gehiagoko irabaziak izan ditu

Urtarriletik ekainera bitarteko datu ekonomikoak eman ditu konpainiak. Taldeak 52 milioi euroko mozkina atera du. Kontratazioa, ordea, %12 jaitsi zaio.

Euskarari buruzko ihes gela egongo da Idiazabalen asteburu honetan

'17.logela' izeneko jolasa ostiralean, larunbatean eta igandean egin ahalko da, furgonetan.

Abuztuan TAOrik ordaindu beharrik ez da izango Beasainen

Gaur, osteguna, ez dago jada aparkatzeagatik dirurik sartu beharrik.

Swing eta elektronika uztardura, gaur Beasainen musika eskaintza

Swingtronics taldeak Erauskin plazan kontzertua joko du, 20:00etan, Igartza Musika zikloan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa