Euskarari buruzko ihes gela egongo da Idiazabalen asteburu honetan
'17.logela' izeneko jolasa ostiralean, larunbatean eta igandean egin ahalko da, furgonetan.
Euskaraz Barra-Barra egitasmoaren 17. logela ihes gela Idiazabalen egongo da, abuztuaren 2an, 3an eta 4an. Uztailean ekartzekoa ziren, baina arazo teknikoengatik atzeratu zuten. Euskara du gai nagusia logika, estrategia eta abildade probak, eta furgoneta prestatu batean garatzen da. Herririk herri ibili ohi da.
16 urtetik gorakoek parte har dezakete, gehienez bost laguneko taldeetan. 40 minutu irauten du jokoak. Barruan aurkituko dituzten probak gainditu beharko dituzte, jolas osoa amaitu eta irten ahal izateko.
Izena Interneteko webgunearen bitartez eman behar da. Oraindik badaude ordu-txanda batzuk libre.