Ordutegi murriztuarekin emango du zerbitzua Lazkaoko kiroldegiak abuztuan
Astegunetan 09:00etatik 20:30era irekiko dute.
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak abuztuko ordutegi berezia hasi du, gaur. Hilabete honetan, goizean astegunetan 09:00etan irekiko dute, eta igande nahiz jaiegunetan 11:00etan. 20:30a arte egongo da irekita iluntzean. Giharre-gela ordutegi horretan une oro erabili ahalko da.
Barruko igerilekuan, berriz, eguerdian etenaldia izango da. Hala, goizean 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean 16:00etatik 19:30era erabili ahalko da astegunetan; eta larunbatean nahiz abuztuaren 19tik 24rako astean, berriz, goizez bakarrik (09:00-13:00). Larunbat arratsaldean, igandeetan eta jaiegunetan igerileku estalia itxita egongo da, baita abuztuaren 11tik 18ra bitartean ere.
Kanpoko igerilekuek ez dute ordutegi aldaketarik izango. Asteko zazpi egunetan, 11:00etatik 20:30era egongo dira zabalik.