Partzuergoko ehiza-postuak irailaren 8an izendatuko dituzte enkantean
Eskaintzak aurkeztu behar dira ordurako, irailaren 2tik 6ra. Segurako udaletxean zabalduko dituzte gutunazalak, enkantean.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrak gaur atera du udazkeneko ehiza denboraldirako ehiza-postuak izendatzeko deialdia. Enkante irekiaren bidez esleituko dituzte partzuergoaren postuak. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 2tik 6ko 10:00ak bitartean zabalduko dute.
Enkatea irailaren 8an egingo dute, 10:30ean, Seguran, Partzuergoko kudeatzailearen bulegoan (Goiko Arrabal Aldea, 1). Jasotako eskaintzak zabalduko dituzte orduan.