Bihar Sagartxotx jarduera, Igartubeitin
Jarduera honetan sagar zukua egingo dute partaideek, eta gero dastatu egingo dute gazta pintxoarekin batera. Izena eman behar da parte hartzeko.
Sagartxotx ekintza berezia antolatu du Ezkioko Igartubeiti baserri-museoak uda honetarako, eta bihar asteazkena izango da hurrengo hitzordua. Partaideek XVI. mendeko baserriaren historia eta euskal sagardoaren kulturaren jatorria ezagutuko dute jarduera horretan, eta baserriaren bihotzean sagardoa egiteko dagoen makina ere ikusiko dute. Gainera, sagar zukua egingo dute eta gero dastatu ahal izango dute, gazta pintxo batekin batera.
Sagartxotx jarduera honetan parte hartzeko izena eman behar da aurretik 618 004 131, 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono zenbakietara deituta. Prezioa pertsonako 6 eurokoa, eta 4 eurokoa haurrentzat; 6 urtetik beherakoentzat doan izango da. Bi txanda izango dira, bata 10:30ean, eta bestea 12:00etan.
Hurrengo Sagartxotxhilaren 21ean eta 28an izango dira, 10:30ean, eta euskaraz, gazteleraz edo ingeleraz egiteko aukera izango da.
Ostegunean, Igartubeiti irekita
Ostegunean, hilaren 15ean, Igartubeiti baserri museoa irekita egongo da, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.