Gaur hasiko dira Zeraingo Andra Mari jaiak
Pilota txapelketaren finalak eta gibel jana izango dira ostiral gauera arte luzatuko diren jaien lehen ekitaldiak. Bihar da hasiera ofiziala, kanpai bueltakoekin eta herriko gazteek irakurriko duten pregoiarekin.
Dena prest dago Zerainen gaur arratsaldean Andre Mari jaiei hasiera emateko. Gaurko egunez abiatuko dira aurtengo festak pilota partidekin eta ohiko gibel jatearekin, baina ofizialki bihar iluntzean hasiko dira, elizako kanpai bueltakoekin eta herriko gazte taldeak irakurriko duen pregoiarekin. Ondoren, eta ostiraleko afari herrikoiaren ondorengoak amaitu arte, ekitaldi ugariz beteriko egunak izango dira.
Gaurtik ostiral gauera arte, beraz, haurrek, gazteek, helduek eta helduagoek ez dute aitzakiarik faltako jaiez gozatzeko, izan kirol, jolas, jateko eta edateko, dantza eta musikaren bitartez.
EGITARAUA
Abuztuak 13, asteartea
18:00. Pilota lehiaketan finalaurreko partidak.
21:00. Gibel jatea, Liztormendi elkartean.
Abuztuak 14, asteazkena
11:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera, frontoian.
13:15. Apar festa, plazan.
14:30. Umeen eguneko bazkaria, Mandion.
16:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera.
18:30. Play-back kantaldia, plazan.
20:00. Kanpai bueltakoak eta jai hasierako pregoia, gazte taldearen eskutik, plazako artepean.
Ondoren. Sagardo dastaketa, plazan. Lumagorri oilasko hegoak eta Lakiola baserriko txekor txistorra jateko.
Bitartean. Hamarru elektro-txaranga.
23:00. Kontzertuak: Nikotina eta Trikidantz taldeak.
Abuztuak 15, osteguna, Andre Mari eguna
10:00. Meza nagusia.
Ondoren, txistularien goiz eresia herrian barrena.
12:00. Pilota lehiaketa finala, plazan.
12:30. Txakolin dastaketa eta txorizo egosia, plazan.
17:00. Andre Mari bola txapelketa.
18:00. Herri kirol erakustaldia. Herriko gazteak eta aizkolariak: Eneko Artzelus (Zerain) eta Iñaki Ibarguren Lakiola (Mutiloa); Xabi Dorronsoro (Zerain) eta Josu Ibarguren (Legazpi); eta Joseba Arakama (Zegama) eta Aitor Urteaga (Idiazabal).
20:00. Triki-poteoa mozorrotuta. Iker Sukia eta Aritz Markinez trikitilariak. Plazatik abiatuta.
21:30. Gazte afaria, Ostatuan.
23:00. Kontzertuak: Alarma Morea eta DJ Expuela.
Abuztuak 16, ostirala
11:30. Meza nagusia.
Ondoren, txistularien goiz eresia herrian barrena.
12:30. Solkie dantza taldearen emankizuna.
13:00. Herriko gaztagileen gazta dastaketa eta toka txapelketa, plazan.
17:00. San Roke bola txapelketa.
17:00. Eriz magoaren ikuskizuna, eliza atarian.
19:00. Bertso-triki poteoa, Ostatuan hasita. Bertsolariak Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran. Trikitilariak, Toberako ikasleak.
20:30. Herri afaria.