Mirandaola parkeko barbakoa gunea berritu du Legazpiko Udalak
Zakarrontzi berriak ere jarri ditu parkeko lau gunetan.
Legazpiko Udalak hainbat berrikuntza eta konponketa lan egin ditu Mirandaola parkean, batez ere barbakoa gunean. Hala, mahaietako bankuak berritu ditu gune horretan, eta barbakoa zaharrak kendu, eta berriak jarri ditu.
Barbakoak erabiltzeko norberak bere parrilla eraman beharko duela gogoratu du udalak, eta gunea garbi eta txukun mantentzeko eskatu du, “zaborra eta brasak jasota, hurrengoak ere dena txukun topatu dezan”.
Gainera, zakarrontzi gehiago jarri ditu parkean zehar. Lau frakziozkoak dira, eta turismo bulegoaren parean, pilotalekuaren ondoan, eta barbakoa egiteko gunearen ondoan daude.