San Roke eguna gaur, Gabirian
Bihar gauean amaituko dira Andra Mari festak, Joselu Anaiak taldearekin. Gabiriarrek ekitaldiz beteriko bi egun dituzte oraindik.
Giro paregabearekin ari dira ospatzen Andra Mari jaiak Gabirian, baina amaiera gerturatzen ari da. Gaur San Roke eguna da, eta bihar bukatuko da festa giroa herrian, San Roke Txiki ospatuta.
Meza izan dute gaur, hasteko, eta Goruntz dantza taldeko kideek dantza saioa egin dute ondoren, plazan. Festak arratsaldean izango du jarraipena, 19:00etan hasiko den sagardo dastaketarekin eta txistor dastaketa eta lehiaketarekin. Bolak eta toka ere izango dira arratsaldean, 18:30etik aurrera. Gauean, ohi bezala, musika nagusituko da herriko plazan. Gaur, Leihotikan, eta Tatta&Denso taldeen kontzertua izango da 23:00etatik aurrera, eta amaieran, DJ Bullek jarriko ditu guztiak dantzan. Goizaldean, etxera joan aurretik indarrak berreskuratzeko, baratxuri zopa eskainiko da.
Bihar San Roke Txiki da, jaietako azken eguna, eta gauean, Joselu Anaiak taldea arduratuko da Andra Mariak ixteaz.
Abuztuak 17, larunbata, San Roke Txiki eguna
12:00. Bola, toka eta tiragoma lehiaketak, herritarrentzat.
16:30-19:00. Umeen Eguna, atrakzioak.
19:00. Ardo beltz banaketa.
20:00. Herri afaria, plazan.
Arratsaldean eta gauean, Joselu Anaiak musika taldea.