Usurbeko igoerarako izen-ematea zabaldu dute
Iraialren 1ean egingo da lasterketa aurten, Beasaingo Agorta auzoko jaien barruan.
Usurbera igoera irailaren 1ean egingo da aurten, Agorta auzoko jaien barruan, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea www.herrikrosa.com webgunean. Izena internetez egiten bada, 15 euro izango da, eta egunean bertan, 17 euro. Igandea da irailaren 1a, eta 10:00etatik aurrera egin ahal izan da inskripzioa. Lasterketa 11:30ean hasiko da.
Korrikalariek Artzaienea paretik irten, eta zuzenean Agorta aldera joko dute, Andra Mari eliza, Erauskin kalea eta Erauskin auzoa zeharkatuta. 4,7 kilometroko ibilbidea da, eta 446 metroko desnibel metatua du. Proba egiteko batez besteko denbora 22 minutukoa da, baina partaideek 45 minutu izango dituzte guztira kontrola itxi aurretik.
Lehen hiru gizonezkoentzako eta lehen hiru emakumezkoentzako sariak izango dira, eta herriko lehen gizonezkoak eta emakumezkoak ere izango dute ordaina. Gainera, marka apurtzen duenak 80 euroko gainsaria izango du. Gizonezkoen kasuan 20 minutu eta 44 segundokoa da, 2014an Oier Ariznabarreta,k egindakoa, eta, emakumezkoena, 25 minutu eta 9 segundokoa, 2018an Majida Maayoufek egindakoa.