Gabriel Fernandez, Ampo Ordizia taldearen jokalari berria
Ordizia rugby elkarteak sare sozialen bidez eman du jokalariaren fitxaketaren berri. Asturiasko Pasek Belenos taldetik dator.
Ordizia Rugby elkarteak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Gabriel Fernandez fitxatu du hurrengo denboraldirako. Lehen lerroko jokalaria da.
Fernandezek 28 urte ditu eta 1,84 metroko altuera du. Valladolideko (Espainia) El Salvador klubeko harrobian hasi zen jokatzen, eta 18 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin jokatu zuen. Azken denboraldia Asturiaseko Pasek Belenos taldean jokatu du.