Oraindik ez dute harrapatu Beasaingo Rural Kutxako lapurra
Ostiral eguerdian egin zuen lapurreta herriko erdigunean dagoen banketxean, eskuetan pistola zuela.
Ertzaintzaren prentsa bulegoak jakinarazi duenez, oraindik ez dute harrapatu joan den ostiral eguerdian Beasaingo Rural Kutxan lapurreta egin zuen pertsona. Lapurra 13:25 inguruan sartu zuen Nafarroa kalean, herri erdi-erdian dagoen banketxera, eta pistola eskuetan, dirua lapurtu zuen bertan. Ihes egin zuen ondoren, eta Ertzaintzak ez du harrapatu oraindik. Lapurra gizonezkoa zen,