Zegaman festak ate joka dira
Ostegunean hasiko dira, 12:00etan belea jaitsita, eta astelehenean amaituko dira, beleari adio esanda. Hurrengo astebururako kirol hitzorduak utzi dituzte.
Bertan dira Zegamako San Bartolome jaiak. Udalak kaleratutako egitarauan Iker Zubeldia alkateak dioenez, “hemen dira lagun arteko otorduak, poteoak eta dantzaldiak, eta urtean zehar hain lagun ez direnengana gerturatzeko baliagarriak izaten diren herriko jaiak”. Ostegunean hasiko dira, 12:00etan belea jaitsita. Jai hasierako ekitaldi horren barruan pregoiaren irakurketa ere sartzen da, eta urtero bezala, aurten ere herriko gazte kuadrilla bat arduratuko da horretaz.
Hortik aurrera, eta hilaren 26ra arte, ekitaldiz beteriko egunak izango dituzte zegamarrek eta Zegamara joango direnek. Hurrengo asteburuan ere izango dute zertaz gozatu, larunbatean eta igandean kirol probak izango direlako.
Los Zopilotes Txirriaus
Era askotako ekitaldiak izango dira aurtengo San Bartolome jaietan, baina musikak leku berezia hartzen du bertan. Adin guztietako jendeari zuzendutako emanaldiak izango dira, izan kontzertu, dantzaldi edo kalejira.
Aipagarria da Los Zopilotes Txirriaus talde ezagunak igande gauean egingo duen kontzertua. Talde nafar horrez gain, Txorongo txaranga, Joselu Anaiak, Bide Batez, Fan And Go, Kaparrak, Oilar Beltzak, Pibikens Dj-a, Andoni Oilokiegi eta Iruñeko dultzaineroak arduratuko dira San Bartolome jaiei musika jartzeaz, baita Zegamako txistulariek eta Tobera musika eskolako trikitilariek ere.
EGITARAUA
Abuztuak 22, osteguna, mozorroen eguna
09:30ean: Herritarren arteko txirrindu probak (2 urtetik 13 urtera artekoentzat) eta 52.. Apeaderora Igoera, Jabier Berasategiren omenez 24.a (14
urtetik gorakoentzat Elkartu Nahi txirrindulari elkartearen laguntzarekin.
11:30ean: Kuadrillak mozorroturik plazan elkartzea TXORONGO txarangarekin.
12:00etan: Jaien hasierako “Belearen Jaitsiera”, PREGOIA , txupina bota eta jaietako zapia jartzea eta kanpai- jotzea suziriekin.
14:00etan: Kuadrillen bazkaria Elizondo plazan.
17:30 aldera: Herritarrentzat Bolo-Jokoa, Txarapeko bolatokian.
18:00etan: 45. Zegamako Futbito txapelketako finala.
19:30ean: Buruhandi eta erraldoien kalejira TXORONGO txarangarekin.
20:15ean: Mozorroen sari-banaketa. Mozorroen lehiaketan bi sari egongo dira: a) 18 urtetik gorakoentzat. b) 18 urtetik beherakoentzat. c) Bakarkako saria
21:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 3:00etara: JOSELU ANAIAK taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 23, ostirala
09:00etan: Tobera Musika eskolako trikitilariekin goiz eresia.
12:30ean: Herri kirolak, Jose Maiora plazan.
13:30ean: Bertsolarien lehen saioa udaletxeko arkupean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Eneko Araiztegi eta June Aiestaran.
(Bertsolariekin bazkaldu nahi duenak, tiketak Ostatun ditu salgai)
17:00etan: Bezpera nagusiak San Bartolome ermitan
17:00etan: Puzgarriak, pilotalekuan.
18:00etan: Bertsolarien bigarren saioa udaletxeko arkupean.
19:30ean: Erraldoi eta buruhandien kalejira trikitilariekin.
21:00etan: Herri Afaria (Lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d ‘Anoiako cava, aurten Cabals y Munnee dastatuko da eskolako patioan.
23:00etatik aurrera: BIDE BATEZ taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 24, larunbata. San Bartolome eguna eta gazteen eguna
09:00etan: Zegamako txistularien goiz eresia.
11:00etan: San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren Meza Nagusia.
12:30eetik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura-etxean.
12:30ean: Soka-Dantza Tobera Musika eta Dantza eskolako euskal dantzetako ikasleekin.
13:15ean: 2023ko San Bartolome egunetik 2024ko abuztuaren 24ra bitartean jaio diren haurrei ongi- etorria egingo zaie, ondoren, Tobera Musika Eskolako dantza taldeak Agurra dantzatuko diete haur eta familiei eta ondoren dantza-saioa herriko plazan herriko txistulariekin: •Zinta dantza •Makil dantza •Kaskarot dantza •Sagar dantza •Zazpi jauzi dantza •Fandango eta arin arina •Kalejira
18:00etan: Pilotari federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan.
19:00etan: Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
20:00etan: Sokamuturra Ibarretako zelaian.
21:30etan: 18. Gazte Afaria eta elektro txaranga Gazte Herexa elkarteak antolatuta. (Txartelak tabernetan egongo dira salgai).
23:00tan: FAN AND GO taldearekin dantzaldia plazan.
03:00tan: KAPARRAK taldearekin kontzertua txozna gunean, Gazte Herexak antolatua.
Abuztuak 25, igandea. Kuadrillen eguna
10:00etan: Urteko hildakoen aldeko Meza San Bartolome ermitan.
11:00etan: Herritarren arteko Toka txapelketa. Izen-ematea 11:00etik 12:30era.
11:30ean: Txakolin dastaketa tikitilariak alaiturik eta Xabier Azurmendi, Ioritz Etxeberria, eta Oiarbide harategikoen produktuak izango dira dastagai.
12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura-etxean.
14:30ean: Kuadrillen bazkaria Andoni Ollokiegirekin. Aitxuri Herri Eskolako patioan (Tiketak tabernetan salgai)
19:30ean: Buru handiak trikitilariekin.
21:00etatik 22:00etara: OILAR BELTZAK taldearekin dantzaldia plazan.
00:00etatik 01:30eara: LOS ZOPILOTES TXIRRIAUS taldea.
01:30eatik aurrera: OILAR BELTZAK taldea.
03:00tan: PIBIKENS DJa, txozna gunean.
Abuztuak 26, astelehena
09:00etan: Goiz eresia Iruñeko dultzaineroekin.
10:00etan: Haur jolasak, Jabier Otaegi kultura-etxea aurreko plazan.
11:00tan: Elkarteen arteko paella lehiaketa, eskolako patioan.
13:00etan: Paella lehiaketako sari banaketa eta ondoren paella dastatzea.
12:30eatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura-etxean.
15:30ean: Plater-tiroa Ibarretako Kanteran, Karraztarro Elkarteak antolatuta.
18:00etan: Buztintxuriko erraldoiak, herriko kaleetan zehar.
19.30ean: Sardina-jana eta sagardo-dastatzea Jabier Otaegi kultura-etxeko plazan.
22:45ean: Adio Beleari prozesioaren hasiera Askatasunaren Etorbidetik abiatuta.
23:00etan: Adio Beleari.
Abuztuak 31, larunbata
09:30ean: 90. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat.
10.30etn: Probintziako Bolo lehiaketa, Txarapeko bolalekuan. (Izen-ematea 10:30etik 11:30etara).