San Bartolome jaiak ospatzeko prest daude Itsason
Bihar ostirala hasiko dira, eta bi asteburuetan zehar banatuko dira ekitaldiak.
Bi jai asteburuz gozatzeko prest daude Itsason. Ostiralean hasi, eta igandera arte lehenik, eta hurrengo ostiralean eta larunbatean, San Bartolome festak ospatuko dituzte herrian.
Jai batzordeko kideek ia ohiko egitaraua prestatu dute aurtengorako ere, eta ez dira faltan izango pilota expres lehiaketa, zahagiko ardo banaketa, oilasko parrillada, mendi bizikleta ibilaldia edo paella lehiaketa bezalako klasikoak, ezta haurrentzako ekintzak ere.
Kirola, musika, jolasa eta gastronomia uztartu dituzte beste behin aurten bost egun hartzen dituen jai egitarauan, eta bihartik aurrera, aspertzeko aukerarik ez da izango herrian.
EGITARAUA
Abuztuak 23 (Ostirala)
18:00 Pilota express eliza atarian
21:oo Herri afaria XUMA bikoteak alaituta
Abuztuak 24 (Larunbata)
12:00 Meza Nagusia
13:00 Toka lehiaketa herrikoia
18:00 Ume jolasak eta txokolatada
19:15 Iago magoa
21:00 Zahagi-ardoa
22:30 ALAIKI taldearen emanaldia
Abuztuak 26 (Igandea)
11:00 Hilerrian meza
12:00 Trapalata txaranga
13:00 Heriko ondareari buruzko emanaldia: Kizkitza
Abuztuak 30 (Ostirala)
16:00 Mus lehiaketa
21:00 Oilasko parrillada
22:30 FOLK YOU! taldearen kontzertua (Goiatz Dutto eta Will Mud)
Abuztuak 31 (Larunbata)
16:30 Mendi bizikleta trabesia
19:30 Paella lehiaketa herrikoia, eta ondoren afaria
23:00 DJ ETXENIKE