Itsason hasi dira San Bartolome jaiak
Iker Lizardik irabazitako pilota espress lehiaketak eman zien hasiera San Bartolomei atzo arratsaldean. Gaur jaietako egun handia da. Egitaraua bi asteburutan banatu dute aurten.
Elizako atarian jokatutako pilota expres txapelketarekin hasi ziren atzo arratsaldean Itsasoko jaiak, eta gaur egun handia ospatuko dute herrian, San Bartolome. Bi asteburutan daude aurten banatuta jaiak, eta lehenengo honetan, bihar ekitaldi ugari izango dira bihar iluntzera arte, musika, gastronomia eta batez ere festa giroa uztartuz. Hurrengo asteburuan ere ez dira faltako osagai horiek.
Jaietako lehen egunari dagokionez, pilota txapelketa Iker Lizardik irabazi zuen, eta Axular Rodrigo bigarrena geratu zen. Kirol hitzordu honen ondoren, herri afarian elkartu ziren itsasoarrak herriko plazan jarritako karpan, eta afalostea Xuma bikoteak girotutako dantzaldiarekin igaro zuten.
Gaur San Bartolome eguna da, herriko zaindariaren eguna, eta horri eskainita meza izango da elizan 12:00etan. Toka lehiaketa egingo dute ondoren,e ta arratsaldean, haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira: jolasak eta txotolatada 18:00etan eta Iago magoaren emanaldia 19:15ean. Helduagoentzak, zahagi ardoa irekiko dute 21:00etan, eta gauean, erromeria izango da Alaiki taldearekin. banatuko da. Bihar amaituko da jaien lehen txanda.
Abuztuak 26 (Igandea)
11:00 Hilerrian meza
12:00 Trapalata txaranga
13:00 Heriko ondareari buruzko emanaldia: Kizkitza
Abuztuak 30 (Ostirala)
16:00 Mus lehiaketa
21:00 Oilasko parrillada
22:30 FOLK YOU! taldearen kontzertua (Goiatz Dutto eta Will Mud)
Abuztuak 31 (Larunbata)
16:30 Mendi bizikleta trabesia
19:30 Paella lehiaketa herrikoia, eta ondoren afaria
23:00 DJ ETXENIKE
ARGAZKIAK: @itsaso_herria