San Adriango pasabidean indusketa lanak egin dituzte hainbat boluntariok uda honetan
Arantzadi Zientzia elkarteko kideak dira. Hogei urte dira aztarnategi honetan lanean ari direla.
Aranzadi zientzia elkarteak jarraitzen du San Adrian-Lizarrateko pasabidean indusketak egiten. Aurten ere bertan izan da boluntario talde bat udan. Hamar bat laguneko taldea ibili da lan horiek egiten aztarnategian, uztailaren 8tik 22ra.
Aranzadi duela hogei urte hasi zen indusketak egiten gune horretan. San Adrian-Lizarrateko pasabidea aztarnategi berezia da, historiako hainbat arotako aztarnak aurkitu dituztelako, Paleolitokoak, Brontze Arokoak eta Erdi Arokoak horien artean.
BIDEOA: Gotzon Aranburu