Espainiako txapelketatik bederatzi domina Ordiziara
Ordiziako Urpekoak taldeko Ana Izagirrek, Ana Gonzalezek, Graxi Elosegik eta Josu Goiak emaitza onak lortu dituzte.
Denboraldi amaiera bikaina izan dute Ordiziako Urpekoak taldeko igerilariek. Uztailean Bartzelonan jokatutako Espainiako txapelketetan bederatzi domina lortu zituzten lau igerilarik: Ana Izagirrek urrea (200 murgilaldia) eta zilarra (400 murgilaldia), Ana Gonzalezek urrea (100 urazala) eta zilarra 50 urazala), Graxi Eloxegik brontzea (800 urazala) eta Josu goiak bi urre (50 apnea eta 100 murgilaldia) eta bi zilar (200 eta 400 murgilaldia).