Ikastaro berriak eskainiko ditu Bikuña kiroldegiak irailetik aurrera
Matro igeriketa, 6 eta 24 hilabete bitarteko haurrentzako igeriketa eta stretching izango dira. Irailaren 2tik 5era bitartean aurkeztuko dituzte, eta doan probatu ahal izango dira, kiroldegiko gainerako ikastaroak bezala. Izena eman behar da aurretik.
Legazpiko Bikuña kiroldegiak ikastaro berriak emango ditu irailetik aurrera, eta datorren astean egingo dituen ate irekien jardunaldietan aurkeztuko ditu. Matro igeriketa, 6 eta 24 hilabete arteko haurrentzako igeriketa eta stretching dira ikastaro berriak. Ate irekien jardunaldiak irailaren 2tik 5era izango dira, doan, eta parte hartzeko izena eman beharko da aurretik.
Izena emateko kiroldegira bertara joan, 943 731 243 telefonora deitu edo harrera@legazpiko-kiroldegia.info helbide elektronikora idatzi daiteke.
Ikastaroak irailaren 9an hasiko dira. Hiru jarduera berriez gain, pilates, aqua gym, ziklo indoor, K stretch, cross training, erritmikoa, igeriketa, kirol egokitua, 65 plus, zumba, strong by zumba, kenpo kai, soinketa eta entrenamendu funtzionala ere eskaintzen ditu kiroldegiak.