Legazpiko Udalak 80 urtetik gorako herritarrak elkartuko ditu irailaren 26an Azokan
Nagusilan eta Buztintegi elkarteekin batera, bazkaria antolatu du. Joan nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 2tik 18ra bitartean, Gizarte Zentroan. Bazkaria 17 euro izango da.
Legazpiko Udalak eta Nagusilan eta Buztintegi elkarteek bazkarian elkartuko ditu aurten ere 80 urteko gorako herritarrak. Topaketa irailaren 26an izango da, Azokan, eta hurrengo astelehenetik irailaren 18ra bitartean eman beharko da izena eta txartela erosi, 17 euroan. Horretarako Gizarte Zentrora joan behar da, 09:00etatik 11:00etara. Bazkarira joan nahi duten bikoteentzat, ezkontideetako batek 80 urte edo gehiago izatea nahikoa izango da.
Ospakizuna 12:30ean hasiko da, parrokiko mezarekin, eta bazkaria 13:30ean izango da. Baina aurretik, aurreskua dantzatuz omenaldiak egingo dizkiete adin handiena duten emakumeari, gizonari eta bikoteari, beti ere beste urteren baten jaso ez badute. Bazkalondoren Alaitasuna errondailak joko du.
Iazko topaketan 164 legazpiar nagusi elkartu ziren, eta omenduak 95 eta 85 urteko Ignacio Lopez eta Maria Teresa Juaristi senar-emazteak, 91 urteko Felix Gastañares eta 93 urteko Tere Lizarralde izan ziren.